Eguna: azaroaren 9an, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 11:00 – 14:00 Iraupena: hainbat txoko, ordutegi jarraituan irekita Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 4 eta 12 urte bitartekoak. Izen-ematea: Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea. Edukieraren arabera mugatua |
Irakasleak: ZIMATEK Fisika eta Ingeneria Elektronikako Ikasle Elkartea
Nork esan du fisika ez dela dibertigarria? Geuk erakutsiko dizugu ez dela horrela! Etor zaitez gure txokora, eta zenbait esperimentu eta jardueren bidez, zientzia zoragarria izan daitekeela ikusiko duzu. Esperimentatu, elkarreragin, manipulatu eta ikusi emaitza…
Optika, elektronika eta magnetismoaren hainbat kontzeptu ikusiko ditugu eta inor ez aspertuko.