Eguna: azaroaren 7a, ostirala Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 17:15-18:15 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: 6-8 urte Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: STEMTOKIA
Gure hondakinak bereizi eta sailkatzen ditugunean, birziklatzen eta material horien balio-bizitza luzatzen laguntzen dugu. Tailer honetan Lego prototipo bat diseinatuko duzu, objektuak beren propietate fisikoari erreparatuz, hala nola forma eta tamainari, sailkatzeko balioko duena. Robotikako kontzeptuak ikasiko dituzu, bai eta nola aplikatu ere ekonomia zirkularra sustatzeko.