Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 12:00-13:00 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: 6-8 urte Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: ZIENTZIAPOLIS
Plastikoa oso iraunkorra denez, besteak beste, landareen hazkundeari eta lurzoruaren osasunari ere eragin diezaieke. Ingurumenean duen portaera ezagutzeko, hiru esperimentu egingo dituzu, eta ikusiko duzu naturan dauden bakterio eta onddoek material organikoak deskonposatzen dituztela, baina ez plastikoa; batzuk zergatik dauden ur gainean, eta beste batzuk ordea, urpera joaten diren eta zelako eragina duten animalia-faunan, nola xurgatu eta kontzentratu ditzaketen uretan dauden substantzia kutsatzaileak, are arriskutsuagoak bihurtuz.