Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 12:30 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: familiak. Larunbateko txoko eta tailerretako parte-hartzaileak Izen-ematea: In situ, larunbat goizean |
Konpainia: Ttipia
Kalekume batek hiri zaratatsua utzi, eta mendietan galduta dagoen baserri batera joatea erabaki du, bake bila. Baina baserria ez da dirudien bezain lasaia. Bertan, izaki arraro batzuk bizi dira, beren etxea utzi nahi ez dutenak, eta “Plast&Company” enpresaren jabe den Plast jaunaren kontrako borrokan murgilduta daude, beren etxea plastiko higuingarriz bete duelako. Beharrezkoa ez den materiala (plastikoa) erabat kentzeko, Nikasio aurkitu behar dute, etxearen sortzaile eta jabe ohia, bera baita ordena jar dezakeen bakarra. Baina, guztion etsipenerako, Nikasio ez da inon ageri, eta badirudi ez dela inoiz itzuliko.
Baserriko biztanle bitxi horiek topatuko ote dute plastikoa erabat kentzeko modurik? Jabe berriak topatuko ote du etxekide deseroso horiek bistatik kentzeko modurik?