Erakusketaren datak: azaroaren 4tik 14ra Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Erakusketa aretoa Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 |
Erakusketaren bisita gidatua Data eta ordutegia: 2024ko azaroaren 7an, 18:00 Publikoa: guztientzat Izen-ematea: ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea |
Egiletza: ORE4CITIZENS
18 panel daude itsasoko energia berriztagarriak zer diren ezagutarazteko, hala nola Bizkaiko Golkoko geologia eta itsas hondoa, eta itsasoko energia berriztagarrien esparruan “made in Euskadi” soluzio teknologikoak zeintzuk diren jakinarazteko.
Erakusketa honetan, itsasoko energia berriztagarriek berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta klima-aldaketa arintzeko duten zeregina aurkeztuko da. Gainera, euskal enpresek itsasoko energia berriztagarrien aurrerapena sustatzeko garatu dituzten proiektu eta konponbide batzuk erakutsiko dira.
*Erakusketa hau ORE4CITIZENS proiektuaren barruan dago. Ekimenaren buru *TECNALIA, UPV/EHU, EUSKAMPUS eta BCAM izan dira, eta Europar Batasunak finantzatu du, ikerketa eta berrikuntzarako Horizonte Europa programaren barruan, honako hauen lankidetzarekin: Arrecife Energy Systems, Bimep, Cluster de la Energía, EVE, Eusko Jaurlaritza, Iberdrola, Idom, Nautilus, Saitec, Sener, Siemens-Gamesa, Bilbao Port, Ditrel eta Vicinay Marine.