Erakusketaren datak: azaroaren 3tik 15era Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Erakusketa aretoa. Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 |
Erakusketaren bisita gidatua, ginkana + tailer batekin batera Data: azaroaren 5etik 7ra Publikoa: Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak |
Komisarioak: Leire FERNÁNDEZ IÑURRITEGUI eta Eduardo HERRERA FERNÁNDEZ. Irudigintza Saila. Arte Ederren Fakultatea. Bizkaiko Campusa
Oceanus Plasticus erakusketa UPV/EHUk ozeanoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatu eta erabiltzearekin duen ingurumen-konpromisotik sortu zen. Arte Ederren Fakultatean egindako diseinu grafikoko hezkuntza-planteamendua oinarri hartuta, eta Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-UPV/EHU) laguntzarekin, proiektu honen bidez ingurumen-kontzientzia astindu nahi duen lan aktibista bat egiten da. Eta horrekin, gure ozeanoen iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzea eta herritarren artean giza balioak bultzatzea da helburua. Horretarako, Erdi Aroko tradizio kartografikoaren mekanismo sinbolikoak berreskuratu dira, «munstro berriak» irudikatzeko bestiario garaikide bat berrinterpretatuz. Izaki hibridoak dira munstro horiek, espezie ozeanikoen eta gizakiaren neurrigabeko handinahiak sortutako hondakin plastikoen arteko imajinatutako elkarrekintzaren ondorioz sortzen direnak.