Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 1. taldea: 11:00-12:00 | 2. taldea: 12:30-13:30 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 4 eta 12 urte bitartekoak. Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: Susana GÓMEZ
Familiei zuzendutako bitartekaritza artistikoko tailerra.
Tailer honetan birziklatutako materialekin lan egingo dugu gure liburu artistikoa egiteko, besteak beste, ehunekin, plastikoekin eta ipuin zaharretako liburuekin. Materialekin jolastean eta horiek muntatu eta moztearen bidez, ipuin liburuei buruz hitz egingo dugu eta geure-geureak sortzeko hondatuko ditugu.
Familia bakoitzak liburu batekin egingo du lan, eta tailerra bukatzean etxera eramateko aukera izango du, baita han lan egiten jarraitzeko ere.
Tailer artistiko honek zera egitera gonbidatzen gaitu: hondakinei eta ahaztutako liburuei bigarren bizitza bat emateko formak pentsatzera, eta plastikoaren arazoari buruz hausnartzera.
Horretarako, kontzientziazioa bultzatuko da eta hondakinetatik artelanak sortuko dira.