Erakusketaren datak: azaroaren 6tik 13ra Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Erakusketa aretoa Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 |
Egiletza: Iñaki Aguinaga / Hortzmuga Teatroa
ITSASOA. Artea zaborrez egina Iñaki Aguinaga (Lutxana-Erandio, Bizkaia, 1972) artista multidiziplinarraren erakusketa monografikoa da. Proiektuak birziklatutako materialekin eraikitako 30 bat obra biltzen ditu, batez ere, itsasotik datorren eta artistak berak Bizkaiko Barrika hondartzatik jasotzen duen zaborrarekin eginak.
Erakusketa kontsumismoari, itsasoaren kutsadura larriari eta itsasoaren kontserbazio eta babesaren kontzientzia sortzeko beharrari buruzko kritika berezia da, gure zabortegiaren ordez, bizi-iturritzat hartuz. Erakusketa honetan, artistak itsasoarekin duen harremana azaltzen da, itsasora isuritako hondakinak aurkikuntza handiak direla ulertzeko duen modua; pertsona askorentzat zaborra dena, berarentzat bigarren aukera bat merezi duten altxorrak dira.
Iñaki Aguinaga artistak sortutako erakusketa, Hortzmuga Teatroa antzerki-konpainiarekin lankidetzan.