Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 10:45-11:30 | 11:45-12:30 | 12:45-13:30 Iraupena: 45 minutu Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 6 eta 12 urte bitartekoak. Izen-ematea: Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea. Edukieraren arabera mugatua |
Irakaslea: Nahiara MUGUERZA
Txoko honetan, itsas hondoaren aniztasuna ezagutuko duzu. Aktiboki, euskal kostaldeak dituen animalia eta landare forma apartak ezagutuko dituzu, besteak beste, “Asmatu nor naizen”, “Norena naiz” Edo “Ni taxonomoa naiz”. Gure kostaldean bildutako hainbat material erabiliz, algak eta ornogabeak ez ezik, horiekin “bizi” diren plastiko mota desberdinak ere ikusi ahal izango dituzu.
Gure itsas hondoak estaltzen dituen bizitza ezezagun eta zaurgarria deskubritzen duzun bitartean, ozeanoetako bizitza babesteko beharraz jabetuko zara.