Erakusketaren data: azaroaren 5etik 8ra Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00 / 17:00-21:00 Lekua: Clara Campoamor ZentroZibikoa. Halla |
Erakusketa
Sortzailea: Susana GÓMEZ. Pintura Masterra. EHU
Plastikoaren soberakina eta hura kentzea arazo larri bihurtu dira gure gizartearentzat. Badirudi murrizketa eta beste aukerengatiko aldaketa ez direla nahikoa. Material horri eta sortzen ditugun gainerako hondakinei beste begirada bat bota behar diegu eta berrerabiltzeko bideak aukeratu, objektuei bigarren bizitza bat eskaintzeko. Eta ekoizpen artistikoari dagokionez, nola aprobetxatu ditzakegu hondakinak sorkuntzarako?
Hondarrak gehitzea praktika artistikoa materialen berrerabileratik eta horien mihiztaduratik kokatzen saiatzen da, eta zaborra biltzea prozesu piktorikoaren parte da. Alde batera utzitako materialei bizitza berri bat emateko moduak planteatzen dira, “agortutzat” jotzen direlako eta hondakin gisa definitzera bideratuta daudelako. Beraz, hondakinari beste begirada bat eman eta gero, artistak tailerrera eramaten ditu artelan bihurtzeko material potentzial gisa, eta metamorfosi prozesu bat jasaten dute. Horrela, plastikoak, ehunak eta hondar eta hondakintzat jotzen diren elementuak bereganatzen ditu bere artelanak sortzeko.
Erakusketa txiki honetan, artistak zaborretan aurkitutako plastikoak eta ehunak txertatzen egin dituen bi pieza berri aurkezten dira, eta inola ere ez ditu material berriak erabili.
Familientzako tailer batek osatzen du proposamena, eta hondakinetatik abiatuta liburu artistiko bat sortzera gonbidatzen ditu familiak.
FAMILIENTZAKO ARTE SORKUNTZA TAILERRA