Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 11:45 – 14:00 Iraupena: ordutegi jarraituan irekita Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 4 eta 12 urte bitartekoak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea. Edukieraren arabera mugatua |
Irakasleak: ZIENTZIAPOLIS
Bio material berriak (plastikoaren ordezkoak) ezagutzeko, esperimentatzeko eta sortzeko erakustaldiak eta esperimentuak.
Familia osoa joateko gune irekia. Edukieraren arabera, 3 standetako batean proposatutako esperimentu eta erakustaldietan parte hartu ahal izango da.
Eko-adreiluak
Badakizu erabilera bakarreko plastikozko objektuak berrerabiliz “eko-adreiluak” eraiki daitezkeela? Eta material berri horrekin eraikuntzak egin daitezkeela? Eraikuntza ekologikoari buruz ikasteaz gain, bizitza berria emango diegu hutsik dauden plastikozko botilei, bio-adreiluak eginez.
Horiekin, pertsona parte-hartzaile guztien arteko egitura bateratua sortuko dugu.
Etxeko bioplastikoa
Badakizu plastikoa biodegradagarria ere izan daitekeela? Plastiko normalak 500 urte baino gehiago iraun dezake degradatzen. Hala ere, badakizu aukera ekologikoagoak daudela?
Galdera horien erantzunak jakin ondoren, esperimentatu eta saiatu plastiko biodegradagarria egiten, etxean ditugun material organikoekin.
Teilatu ekologikoa
Badakizu eraikinetan erabiltzen diren landare-estalki mota desberdinek isolatzaile natural bikainak direla? Eta berogailurako edo aire giroturako energia-kontsumoa murrizten duela?
Teknika horren adibideak ikusi eta energia-eraginkortasunari buruz ikasten dugun bitartean, zeure teilatu ekologikoa eraiki ahal izango duzu.