Eguna: azaroaren 5a, asteazkena Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Auditorium Ordua: 19:00 Iraupena: 60 minutu Hizkuntza: gaztelania Publikoa: jende guztiarentzat Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – On line: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Hizlaria: Gorka GARCÍA CASADO. Biologia Ebolutiboko eta Giza Osasuneko ikerketa taldea. EHU
EHUko Biologia Ebolutiboko eta Giza Osasuneko ikerketa taldeko ikertzaile gazteek emango duten hitzaldi-tailer honetan, larruazaleko mikrobio-flora zer den eta osasunerako zergatik den garrantzitsua ezagutuko dugu, larruazalaren pigmentazioari eta erradiazio ultramorearen aurkako babesari buruz ikasiko dugu eta METASKIN* proiektua aurkeztuko digute.
Parte hartu ahal izango duzun hainbat dinamika eta jarduera egingo dira. Pigmentazioa erreflektantzia-espektrometro batekin neurtzetik, gure azalean bizi diren bakterio batzuk ikusteraino. Gainera, larruazala zaintzeko zure produktuetako batzuk ekartzen badituzu (gela, makillajea, eguzkitako krema…), horien propietateak eta ea zure larruazaleko mikrobio-florari laguntzen dioten adierazten saiatuko gara!
Modu dibertigarrian ikasteaz gain, zure partaidetzarekin zientzia-hiritarrari buruzko proiektu honetan lagunduko duzu.
* METASKIN proiektuak ikertzen du nola aldatzen den larruazaleko mikrobio-floraren osaera erradiazio ultramorearen maila desberdinen eraginpean dauden pertsonengan, urteko hainbat urtarotan eta eskualde geografikotan.