Eguna: azaroaren 8a, larunbata Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 1. taldea: 11:00-11:45 | 2. taldea: 12:00-12:45 Iraupena: 45 minutu Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 8 eta 12 urte bitartekoak. Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakaslea: Josu JUGO
Tailer honetan haize-sorgailuekin lan egingo da modu didaktikoan, eta, horretarako, kit batzuk muntatuko dira eta energia sortzeko printzipioa erakutsiko da. Haize-sorgailua muntatu ondoren, haizearen egoera bakoitzera nola egokitzen diren ikusi ahal izango dugu, une bakoitzean ahalik eta energia gehien hartu ahal izateko.