Eguna: azaroaren 8an, ostirala Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 1. taldea: 17:30-18:15 | 2. taldea: 18:30-19:15 Iraupena: 45 minutu Hizkuntza: euskara eta gaztelania Publikoa: familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 6 eta 12 urte bitartekoak Izen-ematea: urriaren 28tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: Josu BAYER eta Leire ZUFIA
Txikitatik esan digute ez dela janariarekin jolasten… tailer honetan, etxean aurki ditzakegun osagaiekin ikas daitekeen fisika guztia erakutsiko dugu.
Hasteko, gelatinazko lenteak taillatuko ditugu, eta bakoitzak barruan daraman artista atera beharko du betaurrekoek nola funtzionatzen duten ulertzeko. Gero, mundu mikroskopikora pasako gara, eta txokolatea erabiliko dugu, animalia batzuek, hala nola indioilarrek edo tximeletek, nola dituzten kolore harrigarri horiek ulertzeko. Azkenik, erregaliz soil bat erabiliko dugu argiaren abiadura bezain harrigarria den zerbait lortzeko