Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Eta zuk, zer hartzen duzu askaltzeko?

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Txandak ikusi

Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera.
Lekua: Bibat Museoa. 2. solairua
Data eta Ordutegia:
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:00 (euskara, gaztelania)
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 18:00 (euskara, gaztelania)
– 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 19:00 (euskara, gaztelania)
Publikoa: 5 urtetik aurrera, familiarekin
Iraupena: 60 minutu

Galdera sinpleen bidez, tailerreko partaideei galdetuko zaie zer bazkaltzen eta meriendatzen duten, baita bazkari horietan zer hartzen duten ere. Bazkaria eta askaria hautatu dira, normalean gehien deskuidatzen diren otorduak direlako eta elikagai ultraprozesatu gehien biltzen dituztelako.

Janari horietan hartzen dituzten elikagaietatik, zenbat azukre eta koipe duten erakutsiko da. Horretarako, tailerreko parte-hartzaileek elikagaiek dituzten azukre eta gantz kantitateak pisatuko dituzte, eta beren adin-tarteari dagozkion eguneroko gomendioekin alderatuko dira. Aldi berean, jardueran zehar modu errazean azalduko zaizkie elikadura txar baten ondorioak.

Hori egin ondoren, azalduko zaie zer elikagai sartu beharko liratekeen janari horietan (fruta, karbohidrato konplexuak, esnekiak…) eta zein diren elikagai mota bakoitzeko nutriente ugarienak. Ondoren, hainbat galdera egingo dira, eta joko erraz baten bidez erantzun ahal izango zaie. Azkenik, etxean egin ditzaketen errezetak zehazten dituzten fitxak eskainiko zaizkie, dauzkaten ohiturak hobetzeko.

Ideia nagusia da tailer honetako parte-hartzaileak gomendatzea zer jan beharko luketen, eta beharrezko tresnak ematea (tailerrean jasoko duten informazioa, etxera eraman ahal izango dituzten fitxekin batera), beren elikadura-ohiturak aldatzen hasteko ardura izan dezaten.

GJH 3. Osasuna eta ongizatea

Txandak

Jarraian, eskuragai dauden txandak eta lekuak dituzu. Tokirik ez badago ere, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zaitugu.

Azaroak 8

  • 17:00
    euskara/gaztelera
    12 leku geratzen dira!. Izena eman
  • 18:00
    euskara/gaztelera
    Leku guztiak bete dira. Itxaron-zerrendan izena eman zenezake. Izena eman
  • 19:00
    euskara/gaztelera
    3 leku geratzen dira!. Izena eman
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea