Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 30 minutu |
Esperimentu batzuk egingo dira, beroaren transmisioa eta horrek haur eta helduentzat eguneroko alderdietan dituen ondorioak ulertzeko.
Parte-hartzaileek kamera termografiko batzuen bidez behatuko dituzte fenomeno fisikoak, irakaslearen gidarekin:
- Guztiok bero-trukeak izaten ditugun eguneroko fenomenoak erakusten eta azalduko dira.
- Etxetresna elektriko txikiak aztertuko dira, eguneroko objektuetan beroak nola funtzionatzen duen ulertzeko: haizagailua, ur-berogailua, tableta, etab.
- Eskala handiagoan, eraikin baten maketa bat aztertuko da, etxeetan beroa nola galtzen den ikusteko.
Amaitzeko, ikusitakoaren laburpena egin eta denen artean jasotako ondorioak laburtuko ditugu. Nahi izanez gero, oroigarrizko termografia bat egin ahal izango da, koloretako irudi bat, Zientzia Astearen logoarekin.