Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua Data eta Ordutegia: Publikoa: 10-20 urte Iraupena: 60 minutu |
Tailer hau 10 eta 20 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako esperientzia interaktibo eta hezitzailea da. Ordubetean, parte-hartzaileak polimeroen mundu liluragarrian murgilduko dira, kontzeptu gakoak argi eta modu entretenigarrian erakusten dituzten ikusizko esperimentuen bidez. Landuko da material horien konposizioa eta eguneroko bizitzan duten presentzi, eta bereziki azpimarratuko da plastikoek ingurumenean duten eragina eta alternatiba jasangarriak aurkitzeko beharra.
Parte-hartzaileek polimero-motak eta horiek hainbat industriatan dituzten aplikazioak ezagutuko dituzte, eta ingurumenerako kaltegarriak diren plastikoen ekoizpena murrizteko berrikuntzak egitearen garrantziari buruz hausnartuko dute. Ikuspegi dinamiko eta parte-hartzailearekin, lantegiak azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartzen ditu, material horiek nola osatuta dauden eta nola funtzionatzen duten behatzeko eta ulertzeko. Horren guztiaren helburua da pentsamendu kritikoa piztea, zientziarekiko interesa piztea eta planetaren osasunari mesede egingo dioten ekintzak sustatzea.