Hizkuntza: euskara |
Teknologia garbien arloan, teknologia berrien garapena eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza ezinbestekoa da ekintza klimatikoa garatzeko eta “Osasun Planetarioa” hobetzeko.
MotoStudent* lehiaketa internazionalean parte hartzen duen UPV/EHUko Araba MotorSport taldeak motor elektriko baten prototipoa garatu eta eraiki du Gasteizko Ingeniaritza Eskolan beste unibertsitateek aurkeztutakoen aurka lehiatzeko. Etorkizuneko profesionalek erronka hori gauzatzeko behar dituzten ezagutzak garatuko dituzte, hala nola elektrizitatea eta elektronika, egituren diseinua, mekanika, aerodinamika edo kudeaketa.
Zientzia Astearen edizio honetan, UPV/EHU Araba MotorSport taldeak MotoStudent-en VII. edizioan parte hartu duen prototipoa aurkeztuko du, eta diseinu- eta fabrikazio-prozesuan eta lehiaketan bertan izandako esperientzia azalduko du.
Honetaz gain, 2024-25 MotoStudent-en VIII. ediziorako proiektu berria aurkeztuko da.