Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua (Didaktika gela) Data eta Ordutegia: – 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 17:30 – 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 19:00 – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 11:00 – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 12:30 Publikoa: 0-18 años Iraupena: 45 minutu |
“Magia dirudi, fisika da” titulupean elektromagnetismoaren inguruko lau saio antolatuko ditugu. Saioetan kargen azalpenarekin hasi eta elektrostatikako fenomenoak ikusi ahal izango ditugu esperimentu erraz eta ikusgarrien bidez. Partaideak fisikaren mundura pixka bat gehiago gerturatzeko eguneroko bizitzan ikusten dituzten hainbat fenomeno aztertuko dira, eta horrela, partaideek egiaztatuko dute magia dirudien arren, zientziaren bidez azal daitezkeela. Gainera, partaideek esperimentu guztietan parte hartu ahal izango dute.