Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Elebitasuna bizitzan zehar

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Hizkuntza gizakiaren funtsezko ahalmena da. Ikerketa kopuru handi batek aztertu du nola erdiesten dugun trebetasun liluragarri hau haurtzaroan eta nola aldatzen den hizkuntzaren prozesamendua umezaroaren eta helduaroaren artean. Aitzitik, orain arte, oso ikerketa gutxik aztertu dute prozesu hori helduaroan nola aldatzen den. Gizakiok hizkuntza nola prozesatzen dugun zinez ulertzeko, funtsezkoa da heldu gazteak eta heldu nagusiak paraleloan ikertzea. Gainera, zahartze osasungarria aztertzea oinarrizkoa da garapen osasuntsua
eta garapen patologikoa bereizteko bizi-zikloan.

UPV/EHUko “Gogo Elebiduna/La Mente Bilingüe” ikerketa-taldeak helduaroan hizkuntza nola prozesatzen dugun ikertzen du. Hitzaldi honetan, Gogo Elebiduna elkarteko kideek helduen hizkuntzaren prozesamenduari buruz egin dituzten ikerketez hitz egingo dizuete. Ikerketa horietan aztertzen dute zer mekanismo eta prozesu mantentzen diren bere horretan eta zeintzuk aldatzen diren helduaroan zehar, eta aztertzen dute zer babes-balio izan dezakeen elebitasunak adinean aurrera egiteak dakarren narriadura kognitiboan.

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 10. Desberdintasunak murriztea GJH 18. Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea