Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua Data eta Ordutegia: – 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 16:00 (gaztelania) – 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 17:00 (gaztelania) Publikoa: 8 urtetik aurrera Iraupena: 60 minutu |
James Webb teleskopioa, begiak iraganerantz
Arabako Astronomia Elkartea
James Webb teleskopioak kamera infragorriak eta espektrometroak erabiltzen ditu unibertsoaren mirariak aurkitu eta hobeto ulertzen laguntzeko. Tailer honetan, teleskopio horrek erabiltzen dituen espektro elektromagnetikoaz, kamerez eta espektrometroez hitz egingo dugu, eta horiek nola funtzionatzen duten azalduko dugu.
Alde praktikoari dagokionez, teleskopioek erabiltzen duten argiaren propietate batzuk ikusiko ditugu (fisikoki); infragorri kamera batekin probak egingo ditugu haren bidez zer ikusten den ulertzeko; espektrometro bat eraikiko dugu; gas-hodiak kitzikatuko ditugu plasma-esfera baten laguntzaz, eta horien espektroak lortuko ditugu, gero ordenagailuz konparatzeko.
Horrek guztiak Webb teleskopioaren gaitasun handia ulertzen lagunduko digu, baita harekin egiten ari diren aurkikuntzak ere.