Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa (Ekitaldi-aretoa) Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 7a (osteguna), 18:15 (gaztelania) Publikoa: helduak Iraupena: 60 minutu Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte. |
Hizkuntza gizakiaren funtsezko ahalmena da. Ikerketa kopuru handi batek aztertu du nola erdiesten dugun trebetasun liluragarri hau haurtzaroan eta nola aldatzen den hizkuntzaren prozesamendua umezaroaren eta helduaroaren artean. Aitzitik, orain arte, oso ikerketa gutxik aztertu dute prozesu hori helduaroan nola aldatzen den. Gizakiok hizkuntza nola prozesatzen dugun zinez ulertzeko, funtsezkoa da heldu gazteak eta heldu nagusiak paraleloan ikertzea. Gainera, zahartze osasungarria aztertzea oinarrizkoa da garapen osasuntsua eta garapen patologikoa bereizteko bizi-zikloan.
UPV/EHUko “Gogo Elebiduna/La Mente Bilingüe” ikerketa-taldea helduen bizitzan hizkuntza nola prozesatzen dugun ikertzen ari da, eta bi hitzaldi antolatu dituzte: 1a: “Helduen garuna: galera eta irabaziak izango dituen aurresateko makina. Helduek gazteek baino hobeto aurreratu al ditzakete etorkizuneko hitzak?” (Victoria Cano doktoratu aurreko ikertzailearea hizlaria izango da), eta 2a,”Nola zahartzen da burmuin elebiduna?“, Patricia Fuente doktoratu aurreko ikertzailearena.