Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 90 minutu |
Tailer hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Energetiko Saileko Jariakinen Mekanikako laborategian egingo da, bertan kokatutako 25 m-ko olatuen kanalean. Hala, tailerra egiten duten pertsonek olatuak sortu ahal izango dituzte kanalean, eta jakin ahal izango dute zer parametrok eragiten duten itsas energien aprobetxamendua maximizatzeko orduan.
Lehenengo jarduera batean, olatu-energia erauzteko dauden sistema-motak erakutsiko dira, bai eta olatu-tanga batean horiekin lan egiteko eta esperimentuak egiteko modua ere. Gainera, Mutrikun instalatutako sistema zehatzago deskribatuko da. Sistema horrek olatuen energia aprobetxatzen du energia elektrikoa sortzeko eta sarera injektatzeko.
Bigarren jarduera batean, erronka bat planteatuko zaie partehartzaileei: beren olatu-zentrala eraiki beharko dute, legoekin. Ondoren, diseinu guztiak probatuko dira olatuen kanalean, eta zehaztuko da horietatik guztietatik eraginkorrena zein, den energia sortzeari dagokionez.