Erakusketaren datak: azaroaren 6tik 9ra Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 Lekua: Clara Campoamor ZentroZibikoa. Halla |
Sortzailea: María GÓMEZ. Sorkuntza eta Diseinuko Graduko 4. mailako ikaslea. UPV/EHU
Proiektu honek kutsadurari buruz hausnartzera gonbidatzen du jendea, bereziki, itsasoko ehun-hondakinen inguruan, eta upcyclingean oinarritutako soluzio bat ere proposatzen du, berrerabilitako ehunak baliatuta egindako arropa multifuntzionaleko 5 piezako bilduma baten diseinuarekin.
Diseinuak klima-aldaketara egokitzeko pentsatuta daude; izan ere, jantzia hainbat piezatan bereizi ahal da, eta horrela, espazioa aurrezten da, kontsumoa eta hondakin kutsatzaileak murrizten dira eta praktikotasuna handitzen da.Gainera, 5 diseinuetako piezak konbinatu daitezke, eta neguko jantziak udako jantzi bihur daitezke.
Jantzi horien aukerak zehazteko, 20 eta 60 urte bitarteko jendeari egindako inkesta bat hartu da oinarritzat.
TALLER DE CREACIÓN ARTÍSTICA: Ropa multifuncional
Data eta ordutegia: azaroaren 7an, 17:30 Hizkuntza: gaztelania Publikoa: gazteentzat. (14-18 urte) Izen-ematea: ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Sarrera librea edukiera bete arte. |
Tailer honek “Arropa multifuntzionala” izeneko proiektuaren erakusketa artistikoa osatzen du, eta itsasoko ehun-hondakinen kutsadurari buruz hausnartzeko aukera ematen du, bai eta upcycling proiektuan oinarritutako soluzio bat proposatzeko ere.
Gazteek aldez aurretik ekarriko dituzten berrerabilitako oihalezko piezak hartuko ditugu lan egiteko, eta arropa multifuntzionaleko bildumako prototipoetako bat eskala txikian egingo da.Horrela, ehun-hondakinen kopurua murriztu egingo dugu, eta ingurumenarekin eta itsasoarekin harreman jasangarriagoa izango dugu.
Tailerra amaitzen denean, parte-hartzaile bakoitzak egindako pieza eraman ahal izango du.