Eguna: azaroaren 7a, ostirala Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 18:30-19:30 Iraupena: 50 minutu Hizkuntza: euskara Publikoa: 9-12 urte Izen-ematea: urriaren 27tik aurrera – Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan – 94 478 9552 / 94 478 9485 telefono zenbakian – Online: Barakaldoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez (BakQ beharrezkoa) |
Irakasleak: STEMTOKIA
LEGO Technic-ekin birziklatzeko uhal garraiatzaile bat egingo dugu, motorrak, sentsoreak eta programazio apur bat erabiliz. Hainbat hondakin mota (papera, plastikoa, metala…) ezagutzeko eta behar bezala sailkatzeko gai den ikaskuntza-eredu bat sortuko duzu, benetako sistema batean bezala!