Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Zaintzen duen zientzia: bihotzetik azalera

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Donostia
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Hizkuntza: euskara, gaztelania

Txoko honetan modu praktiko eta hurbilean, erizaintzako zainketen funtsezko bi arlo ikasiko dituzu: bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta larruazalaren zainketak.

1. multzoa: Bihotz Biriketako Bizkortzea (BBB) helduetan eta haurretan

Bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean biziraupen-kateari jarraituz jarduten ikasiko duzu, oinarrizko BBBko maniobrak eginez pertsona helduetan zein haurretan. Kanpoko desfibriladore automatikoa (KDA) ere ezagutu eta erabili ahal izango duzu, gaur egungo gomendioei jarraituz.

2. multzoa: Larruazalaren zainketak

Larruazala da gorputzaren lehen defentsa-hesia, eta hori zaintzea funtsezkoa da. Espazio honetan oinarrizko teknikak irakatsiko dizkizugu, hala nola eskuak garbitzea, eskularruak behar bezala jartzea eta larruazal osasuntsua zaintzea. Zaurien zainketei ere helduko diegu, baita zauri kirurgikoei, erredura arinei eta ohiko beste asaldura batzuei ere.

Publikoak material eta simulatzaileekin elkarreragin, ikasle eta irakasleekin zalantzak argitu eta eguneroko bizitzarako tresna erabilgarriak eraman ahal izango ditu.

Erizaintzaren zientziatik bizitzak zaintzen eta salbatzen ikasteko aukera paregabea izango duzu!

GJH 3. Osasuna eta ongizatea

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea