Lekua: Arabako Natura Zientzien Museoa Data: 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 2ra Ordutegia: – Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:30 – Igandea: 11:00-14:00 Publikoa: guztientzat |
Komisarioa: Vega ASENSIO. Ilustrazio Zientifikoko Masterra. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. UPV/EHU
UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterraren erakusketa
UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra konprometituta dago gure itsas biodibertsitatea dibulgatzeko eta kontserbatzeko ikusizko edukia sortzearekin. Ekimen honen bidez, belaunaldi berriak kontzientziatu nahi ditugu, gure ozeanoetako ekosistemak zaintzeak duen garrantziaren inguruan.
Erakusketa honetan arrantza intereseko arrainak aurkezten ditugu, 2022/23 ikasturtean egindakoak, baleei buruzko infografiekin batera. Espezie horiek ez dira jada ehizagai Euskal Autonomia Erkidegoan.
Infografiek funtsezko informazioa biltzen dute, hala nola espezie bakoitzaren kontserbazio-maila, arrantza-denboraldia, erabilitako harrapaketa-metodoak, arrantza eremuak eta horiek ustiatzeko baimendutako gutxieneko tamaina.
Gure helburua da kontsumo-espezieen egungo egoeraren berri ematea eta ingurumena zaintzeko guztiok dugun erantzukizuna nabarmentzea.