Lekua: Bizkaia Aretoa. Arriaga Aretoa Data eta Ordutegia: – 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:00 (euskara, gaztelania) – 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 17:45 (euskara, gaztelania) – 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 18:30 (euskara, gaztelania) – 2024ko azaroaren 8a (ostirala), 19:15 (euskara, gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 30 minutu |
Nola bidaiatzen dute kazetariek gerra-guneetara? Nola prestatzen dira gatazka bat konpontzeko? Nola egiten diote aurre beren segurtasunari?
Gerrak estaltzen dituzten kazetariek lan egiten duten segurtasun-baldintzak herritarrei ezagutarazten saiatzen da tailer hau. Horretarako, kazetariek gatazka-guneetara eramaten dituzten segurtasun-ekipoekin jantziko dira parte-hartzaileak. Ondoren, bideo bat proiektatuko da, kazetariei segurtasun-kontuetan nola prestatzen zaien laburbiltzen duena (ibilgailu blindatuak gidatzea, minak identifikatzea, lehen sorospenak…). Proiekzioa amaitutakoan, galdetegi labur bat betetzeko eskatuko zaie, gatazkak estaltzen dituzten kazetariek dituzten segurtasun-baldintzak zeintzuk diren jakiteko. Inkesta bete ondoren, tailerraren azken zatira sartuko dira. Bertan, 1991tik Espainiako hedabideentzako nazioarteko gatazkak estali dituzten kazetarien segurtasunari buruz ikerketan jasotako datuak azalduko ditugu.
Dibulgazio-jarduera bat da, Kazetaritza Saileko Bitartez Ikerketa Taldeak antolatua, eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako “Nazioarteko gatazkak estaltzen dituzten kazetarien segurtasun-baldintzak” (JOSAFCON) ikerketa-proiektuaren esparruan Mugarik Gabeko Erreportariekin lankidetzan.