Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera. |
Lekua: Bizkaia Aretoa. Baroja Aretoa Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 9:30 (gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 60 minutu |
Parte-hartzaileen taldearen batez besteko karbono-aztarna kalkulatzean datza tailerra. Horretarako, metakrilatozko hodi garden bat erabiltzen da; termometro gisa, pilotaz betetzen da parte-hartzaileek galdetegi bati emandako erantzunen arabera. Hodian zeharreko marka batzuek adierazten dute zenbat tona CO2 baliokideri dagokion hodiaren betetze-maila bakoitza. Galdetegia amaitzean, tutuak parte-hartzaileen taldearen batez besteko aztarna adieraziko du.
Aztarna kalkulatzeaz gain, jarduera karbono-aztarnaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuz hasiko da, eta ariketaren ondorio batzuekin eta aztarna murrizteko gomendioekin amaituko da.