Hizkuntza: euskara |
Matematikak egunerokotasunean daukan presentzia ukaezina da. Sarritan, halere, matematikako edukiak ulertzea kosta egiten zaigu, abstrakzio mailagatik. Horrexegatik, ezinbestekoa da, matematika ulertzen saiatzea eta egunerokotasunarekin lotutako problemak ebazten saiatzea.
Bestetik, ikasleak gaiari erakartzeko beraien motibazioa eta interesa piztea oso garrantzitsua da, eta, zubi hori, jolasen bidez egin daiteke.
Hori guztia kontuan hartuta, gure txokoan, matematika ikusten, ukitzen eta ulertzen saiatuko gara, material manipulagarrien eta jolas desberdinen (escape room itxurako mahai jolas bat eta “magia matematikoa” barne) laguntzaz.