Jarduera honetarako izena emateko epea itxi da. Oraindik leku libreak daude eta jardueraren egunean esleituko dira iristeko hurrenkeraren arabera. |
Lekua: Itsasmuseum Bilbao Data eta Ordutegia: 2024ko azaroaren 9a (larunbata), 17:00 (euskara, gaztelania) Publikoa: 12 urtetik aurrera Iraupena: 60 minutu |
Hiriak eta herriak aldatu, eboluzionatu eta eraldatu egiten dira. Horixe gertatu zaio Bilbori, hirigintza-birmoldaketaren adibide garbia. Bizkaiko hiriburua errautsetatik berpiztu da zentzu guztietan: industriari eskainitako hiribildu grisa izateari utzi eta hiri kosmopolita eta diseinuzkoa bihurtu da.
XIX. eta XX. mendeetan Bilbo industriaren eta ontzigintzaren inguruan hazi zen. Horrela, Bilbokoa Europako porturik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, Europako hiri handiekin lotzeko gunea, eta bertatik petrolio-produktu gordinak eta finduak garraiatzen ziren, bai eta lehengaiak ere, hala nola burdina eta ikatza.
1973an krisialdi ekonomiko bat iritsi zen, eta horrek eragin larria izan zuen industrian, baina, bai hiriburuaren bai lurralde osoaren ekonomia suspertzeko, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta hiria zerbitzu-gune gisa suspertzeko, birgaitze-plan egoki bat asmatu zen.
Batez ere, eraldaketa hori Bilboko Itsasadarraren ingurumen-berroneratzeari esker gertatu da, gaur egun 60 espezie baino gehiago bizi baitira bertan. Beraz, Bilboren eraldaketa iraunkorraz hitz egin dezakegu.
Jarduera honetan, Itsasmuseumeko erakusketa iraunkorrera bisita gidatu bat egingo dugu, Bilbo hiribilduaren eraldaketa ardatz bezala hartuz.