Lekua: Bizkaia Aretoa Data eta Ordutegia: Publikoa: guztientzat Iraupena: 2 ordu |
Azken hamarkadetan, plastikoen mundu mailako kontsumoaren hazkundea dela eta, urtero ekosistemak kaltetzen dituzten kopuru handiagoak heltzen dira itsaso eta ozeanoetara. Ba al zenekien gure itsaso eta ozeanoetara iristen den zaborren% 60-80 plastikoa dela kalkulatzen dela?
5 mm baino txikiagoak diren plastikoei mikroplastiko deritze. Tamaina txikia dutenez, ez dira erraz antzematen eta oso zaila da araztegietan desagerraraztea eta beraz, gure itsas ingurunetan ere badaude. Gainera, plastiko handiagoen apurketatik ere plastiko partikula txikiagoak askatzen dira itsas ingurunetan. Tailerrean, plastiko mota ezberdinek ingurunean eragin ditzaketen kalteak aztertuko dira.