Formula Student Bizkaia taldeak erakutsiko dio publiko zabalari udako Formula Student lehiaketetan parte hartzen duen propultsio elektrikoko eserleku bakarreko ibilgailua.
Txokoak ingeniaritzako proiektu konplexu baten ikuspegi jasangarria hurbiltzeko aukera emango digu: gure ‘monoplaza’-ren zati desberdinak egiten ditugunean (murrizketa, berrerabilpen eta birziklatze printzipioak kontuan hartuta) nola antolatzen garen kontatuko dugu. Era berean, 2030erako EHUAgenda-ren GJHekin dugun konpromisoa nola bideratzen dugun azalduko dugu.
Txokoa publiko zabalari zuzenduta dago eta lantaldeko kideok proiektuaren ikuspegi jasangarria pozik azalduko diegu bisitatzera hurbiltzen direnei. Espero dugu gure aletxoa jartzea konpromiso jasangarria bisitariei hurbiltzeko ahaleginean.