Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Txoko birtual honetan bideo baten bidez erakutsiko dugu zeintzuk diren animaliekin, landareekin eta pertsonekin erlazionatzen diren mikroorganismo nagusiak, eta nola lagun diezaguketen gure osasuna hobetzen edo nola kontrola ditzakegun gaixotasunak saihesteko: mundu bat, osasun bat (Osasunaren Mundu Erakundea).
Horrez gain, irakatsiko dugu laborategian nola egiten den lan mikroorganismoekin. Beste gai batzuk ere aipatuko ditugu, hala nola txertaketa-egutegia eta gaixotasun infekziosoak prebenitzeko eta tratatzeko metodo nagusiak.
Gure txokoan ikusgai izango ditugu mikroskopioak eta lupa estereoskopikoak, mikrobioen argazkiak eta mikrobioen, helmintoen eta mikrobiotako beste kide batzuen argazkiak, mikrobio-koloniak dituzten Petriren plaken erreplikak eta mikroorganismo nagusien informazio grafikoa (panelak, fitxak, mapak, etab.). Hiru dimentsioko irudiak ere erabiliko ditugu, haur txikienek errazago uler ditzaten.
Aplikazio telematikoak erabiliko ditugu, hala nola Kahoot edo Socrative, bisitariek modu ludikoan ebaluatu ahal izan ditzaten eskuratutako ezagutzak.