Kimika gure eguneroko bizitzako alderdi garrantzitsuenetan presente dago, nahiz eta ez garen beti horretaz jabetzen. Modu interaktiboan eta etxeko produktuekin egindako esperimentu sinpleen bidez, horri buruz dugun kontzeptu kaltegarria desmitifikatzen saiatuko gara. Kimikari zor diogu, adibidez, higiene pertsonaleko produktuen aniztasuna, jaten ditugun elikagai lataratuak, janzteko erabiltzen dugun arropa eta abar luze bat.
Nitrogeno likidoarekin esperimentuak egingo ditugu. Nitrogeno horrek aplikazio ugari ditu, eta janaria prestatzeko ere erabiltzen da. Tinta ikusezina duten mezu sekretuak bidaliko ditugu edo kortxo zuria (porexpan) desagerraraziko dugu. Halaber, fluido ez-newtoniarrak eta horien propietateak ezagutuko ditugu, eta irina urarekin nahastuta zer egiteko gai den frogatuko dugu.
Ikusiko duzu kimikaren mundua hemen bertan dagoela, zure eguneroko bizitzan!