Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Kimika gara

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Donostia
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Kimikak gero eta efizienteagoak diren ekoizpen prozesuak ematen ditu, baliabide naturalen erabilera maximizatzeko. Kimikaren aurrerapenari esker, gizakion oinarrizko premiak ase ditzakegu, hala nola osasuna, elikadura, eta energia eta edateko ura eskuratu ahal izatea; eta, aldi berean, prozesu guztiak klima aldaketara egokitzen dira eta emisioak murrizten saiatzen da.

Testuinguru horretan, esperimentu errazak gauzatuko dira, nahiko ikusgarriak direnak. Helburua da publikoak uler dezala zer-nolako eragina duen kimikak eguneroko bizitzan. Hala, zientziaren diziplina hori desmitifikatu nahi da, eta gizarteari hurbildu.

Esperimentuak erakusketa formatuan egingo dira nolabaiteko manipulazio konplexua behar denean. Hala ere, gehienak, errazak eta arriskurik gabeak direnez, bisitariek beraiek egin ahal izango dituzte, adin mugarik gabe, txokoko arduradunen laguntzarekin eta haien ikuskaritzapean.

10 esperimentu kimiko baino gehiago egingo dira, txandaka; hauek, besteak beste:

  • Disoluzio exo eta endotermikoak
  • Tenperatura ultrabaxuaren efektuak (nitrogeno likidoa)
  • Flotagarritasuna dentsitatearen arabera
  • Poliuretano aparrak in situ sortu eta harrotzea
  • Sprai komertzialen efektu hidrofugagarria harean, kristalean eta arropetan
  • Zenbait substantziaren luminiszentzia argi ultramorearen eta argi ikusgaiarenpean
  • Bizitzako molekula kimikoak (laktosa, C bitamina…) eta jendearen bizitza hobetu duten molekula sintetikoak (aspirina, ibuprofenoa, txertoak, minbiziaren aurkako tratamenduak…)

GJH 4. Kalitatezko hezkuntza GJH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GJH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GJH 13. Klimaren aldeko ekintza

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea