Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2025
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • Edizioak
    • 2024ko Edizioa
    • 2023ko Edizioa
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

LASLAB: ingelesarekin ausartzen al zara?

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Txokoan ikerkuntzek ingelesaren jabekuntzan erakutsi dituzten ezaugarri ‘zailenak’ zeintzuk diren erakutsiko ditugu esparru ezberdinetan: fonetika/fonologian eta morfosintaxian. Horretarako hiru esperimentu prestatuko ditugu.

Lehena, fonetika/fonologiari dagokiona: PRAAT programa erabiliaz, bisitariei ingelesezko hainbat hitz ahoskatzeko eskatuko zaie. Hitz hauek zailtasunak sortzen dituzten hotsak dauzkate, adibidez, ‘sport’ hitza. Euskara edo/eta gaztelania ama hizkuntza daukagunok hitz honen aurrean ‘e’ bat ahoskatzen dugu, gure Lehen Hizkuntzaren (H1) eraginez. Programak bisitarien ahoskapena uhinen bidez ikusgarri bihurtzen du, eta bisitariek euren ahoskapena ingelesa ama hizkuntza duen irudiarekin konparatuko ahal izango dute , ‘e’ hori hor nola agertzen den ikusiaz.

Bigarren esperimentuan, ingelesezko ‘false friends’ deritzonak erakutsiko ditugu power-point batean eta bisitariei bi aukeren artean aukeratzeko eskatuko zaie. Power-pointaren bidez ikasitakoan trebatzeko helburuarekin, bisitariek joko desberdinetan parte hartuko dute: bisitari helduagoek “password” deitutako joko batean eta bisitari txikiek kutxak eta “flashcards” delakoak uztartzen dituen beste joko batean.

Hirugarren esperimentuan, ikasleek hizkuntza akats batzuk oharkabean egiten dituztela erakutsiko dugu.

GJH 4. Kalitateko hezkuntza GJH 8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa GJH 18. Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea