Lekua: Bibat Museoa. 1. solairua (Laborategia) Data eta Ordutegia: – 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 17:00 (gaztelania) – 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 17:30 (gaztelania) – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 11:30 (gaztelania) – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 12:00 (gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 30 minutu |
Farmazialariak, dermofarmazian aditu gisa, erreakzio kaltegarri posibleei buruzko informazioa ematen du, eta produktuen erabilerari buruzko zalantzak argitzen ditu. Horrez gain, berariazko higiene- eta osasun-neurriak behar dituzten egoerei buruzko aholkuak ematen ditu, eta, behar izanez gero, espezialistarengana bideratzen du. Tratamendua pertsonalizatzeko, formula kosmetiko indibidualizatu bat ere egin dezake.
Testuinguru hori kontuan hartuta, jarduera honetan, larruazal-mota zehazten duten parametro ohikoenak aztertzeko ekipo bat erabiliko da, hala nola hidratazioa, sebo-jariaketa, pigmentazioa eta elastikotasuna. Neurketa horiek egin ondoren, larruazalaren babes-ahalmena honda daitekeela ikus daiteke, eta hura hidratatzeko eta tratatzeko produktu egokienak zein diren aholkatu. Era berean, fotobabeserako produktuei buruzko informazioa emango da. Fototipoa zehaztuko da eta fototipoaren eta UV indizearen arabera erabili beharreko produkturik egokiena zein den jakiteko aholku dermofarmazeutikoa emango da.